Oñatiko udala

Enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketan administrari plazarako azterketaldia hasiko da bihar

2024/04/23
Card image cap
Zubikoa kiroldegian izango da, 9:00etan

  104 lagunek dute azterketa teoriko-praktikoa egiteko aukera. Zubikoa kiroldegian egingo dira, 9:00etan hasita. Hautagaiek garaiz egon beharko dute azterketa gelan eta beraien burua identifikatzeko nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.

  Bihar goizean egingo diren ariketa teoriko eta praktikoa test modukoak izango dira, lehenak, 20 galdera izango ditu eta bigarrenak 40 galdera. Ariketa bakoitzean beste 5na erreserbako galdera egongo dira, badaezpada. Hautagaien erantzun zuzenak kontabilizatuko dira eta oker erantzundakoak ez dira zigortu edo penalizatuko, prozesuaren jarraibideetan zehaztu denez. Hori bai, ariketa bakoitzean gutxienez galderen erdiak zuzen erantzun beharko dira hautaketa prozesuan aurrera egin ahal izateko.

  Enplegua egonkortzeko prozesu berean gizarte langile plaza bat ere beteko du Udalak. Kasu honetan azterketa praktikoa egin zuten atzo azterketaldian diharduten 43 hautagaiek. Emaitzak oraindik ez dira kaleratu.

  Bestalde, enplegua egonkortzeko prozesu honen baitan osatu diren brigadako pioi eta pioi gidari plazak betetzeko langileak izen gutxi barru izendatzea espero da. Bi pioi gidari plaza beteko ditu Udalak eta hautaketa prozesu osoa gainditu duten bi hautagai proposatuko dira lanpostuetarako. Pioi plaza bakarra beteko da, aldiz, eta prozesua hiru hautagaik gainditu dute. Kale garbitzaile plaza bat ere osatu nahi du Udalak egonkortze prozesuan oposizio-lehiaketa sistemaz. 7 lagunek gainditu dituzte azterketak eta dagozkien merezimenduen puntuazioa ere argitaratu da. Baina lauk ez dute eskatutako I. Hizkuntza Eskakizunaren agiria aurkeztu eta IVAPek deitzen dituen azterketetara presentatu beharko dute euskara maila badutela egiaztatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!