Oñatiko udala

Enplegua egonkortzeko lehiaketa bidez Udalean beteko diren 14 plazetarako merituak egiaztatu behar dira, uztailaren 27ra bitartean

2023/07/12
Card image cap
Parte hartzeko eskaeran egindako auto-ebaluazioan puntuaziorik altuena duten hautagaiei eskatu zaie egiaztagiriak aurkeztea

  Ekainaren 20an sinatutako Alkate Dekretuz onartu ziren enplegua egonkortzeko lehiaketa bidez beteko diren 14 plazetarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak eta eskaeran adierazitako merituak egiaztatu beharko dituzten hautagaien zerrendak. Iragarkia gaur argitaratu da Gipuzkoako aldizkarian, egiaztagiriak aurkezteko epea abian jarriz. Bihar irekiko da 10 egun balioduneko epe hori, uztailaren 27ra arte. Horretarako udalaren web orriko lan eskantza publikoa atalean eskuragarri dagoen E034 merezimenduak egiaztatzea inprimaki elektronikoa erabili beharko da.

  Udalak 21 plaza beteko ditu administrazio publikoan behin behinekotasuna murrizteko enplegua egonkortze prozesuaren baitan eta horietatik 14 plaza, merezimendu lehiaketaren bitartez beteko dira. Hau da, azterketarik egin gabe, hautagaien formazio osagarria, lan esperientzia eta zehaztutako beste hainbat meritu hartuko dira kontutan. Hautaketa prozesurako eskaera bete zenean, merituen auto-ebaluzioa egin zuten hautagaiek eta horren arabera puntuaziorik altuena adierazi zutenei eskatu zaie egiaztagiriak aurkeztea.

  Hauek dira merezimendu lehiaketaz Udalean beteko diren 14 plazak: idazkaritzako administrazio orokorreko teknikaria, euskara teknikaria, partaidetza eta garapen komunitarioko teknikaria, berdintasun teknikaria, kultur sustatzailea, teknologia eta informazio gizarteko teknikaria, gizarte langilea, informatika teknikaria eta informatika laguntzailea, igeltserotzako peoia, kiroldegiko harrelaria, argiteriako ofiziala, kultur administraria eta hirigintza administraria.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!