Oñatiko udala

Enplegua egonkortzeko deialdian Udalak beteko dituen 21 plazetarako iragarkia argitaratu da

2023/03/08
Card image cap
Izen-ematea gaur ireki da, apirilaren 4ra arte

  Oñatiko Udalak 21 plaza beteko ditu administrazio publikoan behin behinekotasuna murrizteko enplegua egonkortze prozesuaren baitan. 15 lanpostu lehiaketa sistemaz beteko dira eta formazio osagarria, lan esperientzia eta bestelako merituak hartuko dira kontutan. Gainontzeko 6 plazak lehiaketa-oposizio sistemaz beteko dira eta hautagaiek azterketaldia gainditu beharko dute eta, horrezaz gain, esperientzia eta formazio osagarria baloratuko zaie. Hautaketa prozesua bereiztea enplegua egonkortzeko dekretuak berak zehazten du: 2016a baino lehen sortutako plazak meritu lehiaketaz osatu behar dira eta 2018, 2019 edo 2020an sortutakoak, lehiaketa-oposizio sistemaz.

  Lehiaketaz beteko diren 15 plazak hauek dira: udaltzaina, idazkaritzako administrazio orokorreko teknikaria, euskara teknikaria, partaidetza eta garapen komunitarioko teknikaria, berdintasun teknikaria, kultur sustatzailea, teknologia eta informazio gizarteko teknikaria, gizarte langilea, informatika teknikaria eta informatika laguntzailea, igeltserotzako peoia, kiroldegiko harrelaria, argiteriako ofiziala, kultur administraria eta hirigintza administraria. Oposizio-lehiaketa bidez beteko diren sei plazak berriz, gizarte langilea, administraria, brigadako peoia eta bi peoi gidari eta kale garbiketa peoia dira. Hautaketa prozesu guztietan parte hartzeko izen-ematea gaur ireki da eta apirilaren 4ra arte luzatuko da.

  Udalaren web ataritik, lan eskaintza publikoa atala klikatuta egin daiteke izen-ematea, modu elektronikoan, edo udaletxeko HAZ bulegoan, aurrez aurre. Sarrera digitalak hainbat arazo eman ditu goizean zehar eta horregatik saioa iraungi denaren mezurik jasoz gero berriro saiatzeko gomendioa eman da udaletik. 20 euro ordaindu behar da aurkeztu nahi den hautaketa prozesu bakoitzeko eta eskaera sinatzen dela ziurtatu behar da.

  Oposizio- lehiaketa sistemaz beteko diren gizarte langile eta administrari lanpostuetarako 3. hizkuntza eskakizunaren maila eskatzen da, euskarari dagokionean, eta gizarte lanean diplomatura, gradua edo parekoa tirulazioa gizarte langile plazarako eta batxilergoa, II. mailako lanbide heziketa edo baliokidea, administrari lanposturako. Kale garbiketa eta brigadako pioi nahiz pioi-gidari lanpostuetarako berriz, eta euskarari dagokionean, lehenengo hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen du Udalak, B motako gidabaimena eta pioi-gidari bi plazetarako C motako gidabaimena, gidarien kualifikazio txartela eguneratuta eta sei orduko kamioi-garabi formazioa; kale garbitzaile plazarako eskola ziurtagiria izatea nahikoa da baina brigadako pioi eta pioi-gidari plazetarako eskola graduatua, lanbide heziketa titulua edo parakoa eskatzen da. Lanpostu bakoitzari buruzko udaleko web atarian, aipatu lan eskaintza publikoa atalean zintzilikatu dira eta 2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu ziren.

  Enplegua egonkortzeko deialdian Udalak jaso dituen 21 plazak betetzeko 2024ko abenduaren 31ra arteko epea dago baina udal arduradunen asmoa da meritu lehiaketaz beteko diren 15 plazak aurten bertan osatzea eta gainontzeko seiak, 2024an zehar. Lehiaketa-oposizioz beteko diren lanpostu horien hautaketa prozesuak baliatuko dira gainera, lan poltsak osatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!