Enplegua egonkortzeko lehiaketa bidez beteko diren 14 plazetarako, onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak
Udalak 21 plaza beteko ditu administrazio publikoan behin behinekotasuna murrizteko enplegua egonkortze prozesuaren baitan. 14 plaza, merezimendu lehiaketaren bitartez beteko dira eta formazio osagarria, lan esperientzia eta bestelako merituak hartuko dira kontutan. Prozesu hori aurrera doa eta onartu eta baztertutako hautagaien behin behineko zerrenda argitaratu berri da udaleko web atarian. 10 eguneko epea dago, erreklamazioak aurkezteko. Aldi berean, izena ematerakoan hautagaiek egin zuten auto-balorazioaren puntuazioa eta duten hizkuntza eskakizuna ere argitaratu da. Auto-ebaluazio horren arabera puntuaziorik altuena duten hautagaiek merezimenduak egiaztatu behar dituzte eta hori egin beharko dutenen behin behineko zerrendak ere argitaratu dira. Bi zerrendak, udaleko web atarian ikusgai daude.
Argitaratu diren zerrendak merezimendu lehiaketaz beteko diren honako plazei dagozkie: idazkaritzako administrazio orokorreko teknikaria, euskara teknikaria, partaidetza eta garapen komunitarioko teknikaria, berdintasun teknikaria, kultur sustatzailea, teknologia eta informazio gizarteko teknikaria, gizarte langilea, informatika teknikaria eta informatika laguntzailea, igeltserotzako peoia, kiroldegiko harrelaria, argiteriako ofiziala, kultur administraria eta hirigintza administraria.
Publiko egin diren zerrendak Alkate Dekretu bidez onartu ziren. Dekretu berean, hautaketa prozesurako izendatu den epaimahai kalifikatzailea osatzen duten kideen izenak ere jaso dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!