Energia trantsizioaren inguruko saio irekia egingo du bihar D2030 ekimenak
Herritar eta erakundeei zuzenduta antolatu da Bergaran bihar goizean egingo den saio irekia. Nola erantzun Debagoieneko energia erronkari? galdera planteatu da eta denon artean erantzuten saiatuko dira. Arlo horretan eman daitezkeen urrats berriak identifikatu eta nola garatu daitezkeen zehazten ahaleginduko dira.
Trantsizio energetikoaren inguruan lanean dihardu Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sareak. Iaz, Eraginez Piztu estrategia abiatu zuen eta bigarren faseari ekingo zaio aurten. Baina orain arte aztertu, landu eta hausnartutako zenbait gako partekatuko dira biharko saioan. Hala, Eraginez Piztu estrategiaren inguruko azalpenak emango dira, Debagoieneko diagnostiko energetikoaren emaitza eta analisia partekatuko da eta eskualdeko erronka energetikoari erantzuteko aukerei buruz eztabaidatuko da.
D2030 ekimenak antolatutako energia trantsizioaren inguruko saio ireki hau Bergarako Irizar jauregian egingo da bihar, 9:30etatik 12:30etara. Parte hartzeko izena eman behar zen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!