Oñatiko udala

Emakumion Etxiaren bueltan osatu diren taldeen bilerak astelehenean hasiko dira

2024/11/06
Card image cap
Bost lantalde eratu dira eta hauetara batzeko aukera zabalik dago

  Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuan fase berri bati ekin zaio eta ikasturte honetan izango diren lanak zehaztu dira, bai etxea ireki aurreko tartean baita etxea zabaltzen denean ere bete beharko direnak. Horren arabera aktibatu beharko diren lantaldeak ere definitu dira eta lehen bostak, datorren astean bertan bilduko dira, lehenengo aldiz.
Momentuz bost talde jarriko dira martxan: Bisionariak, Gobernantak, Programatzaileak, Zubigileak eta Saltserak izenekoak.

  Lantalde horietan izena eman dutenen disponibilitatea kontutan hartuta, bileretarako deialdiak zehaztu dira, hala, Zubigileak eta Gobernantak astelehenean, azaroaren 11an elkartuko dira udaletxean, batzuk 16:00etan besteak 18:00etan; asteartean Programatzaileak elkartuko dira, 17:00etan, San Juan kaleko lokalean, eta lokal berean elkartuko dira asteazkenean, Saltserak, 16:30etan eta Bisionariak, 18:00etan. Taldeetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago: telefonoz deitu edo whatsapp mezua bidalita, 688 621 213 zenbakira, udaleko Berdintasun sailera idatziz edo oñati.eus webgunean.

  Herriko emakume guztiak gonbidatzen dira taldeetan parte hartzera. Egin beharreko lanak oso ezberdinak izango dira: teorikoak, batzuk, praktikoak, besteak jarraipen handiagoa edo oso puntual eskatzen dutenak. Gainera edozein momentutan alda daiteke taldez, erosoago egon daitekeen bestera. Prozesua lagundua izango da, mugak edo trabak gainditzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!