Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze saio berria egingo da larunbatean
Urtarrilean Emakumion Etxiaren erabilera eta erabiltzaileez eztabaidatu ondoren, kudeaketaz eta gobernantzaz hausnartzeko unea iritsi da. Bi parte-hartze saioa aurreikusi dira eta lehena larunbatean, otsailaren 24an egingo da, Eltzian.
Aurrekoan jada partaideekin adostu zenez, hiru bat orduko saio trinkoa antolatu da larunbaterako. Gosari tailer formatuan egingo da, 10:00etatik 13:00era, Eltziako hirugarren solairuan, aurretik erabili den lokal berean. Aldibereko itzulpena egongo da, hizkuntza muga izan ez dadin, eta zaintza zerbitzua ere eskatu daiteke, aurrez, Berdintasuneko teknikariari jakinarazita (berdintasuna@onati.eus).
Emakumeon etxea nola eta zeinek kudeatu, alde bakarreko gobernantza edo kogobernantza eredua izango duen eztabaidatzen hasiko dira larunbateko saioan. Antolakuntzaz aritzeko bigarren eta azken saioa martxoaren 16rako antolatu da. Erabakitze fase honetan landu eta erabakitakoarekin aurkezpen saio bat egingo da, uda aurretik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!