Oñatiko udala

Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuko lantaldeak azaroan jarriko dira martxan

2024/10/21
Card image cap
Lehen bost taldeak berehala hasiko dira lanean

  Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuak fase berri bati ekin dio ikasturte honetan. Behin oinarriak eta norabidea finkatuta, taldeka banatu eta ekintza eta zeregin ezberdinei heltzeko garaia izango da. Rolen arabera datozen hilabeteetan zein lan dauden identifikatzeko eta sailkatzeko baliatu zen urriaren 12ko saioa. Ikasturte honetan izango diren lanak zehaztu ziren, bai, etxea ireki aurreko tartean baita etxea zabaltzen denean bete beharko direnak. Horren arabera aktibatuko dira lan-taldeak, modu mailakatuan, zeregin ezberdinekin eta une ezberdinetan.

  Lan talde ezberdinen funtzioak, zereginak eta zein maiztasunez biltzea komeniko litzatekeen zerrendatu da; bilera zabal bat egingo da taldeetan banatu eta lanean hasteko. Udalak ere bere zereginak izango ditu.

  Herriko emakume guztiak gonbidatzen dira prozesura batu eta parte hartzera. Egin beharreko lanak oso ezberdinak izango dira: teorikoak batzuk, praktikoak besteak jarraipen handiagoa edo oso puntual eskatzen dutenak... Denontzako tokia dagoela eta denok proiektuan partaide izan gaitezkeela azpimarratzen da.

  Bide ezberdinak daude izena emateko: telefonoz deitu edo whatsapp mezua bidalita, 688 621 213 zenbakira, udaleko Berdintasun sailera idatziz edo oñati.eus webgunean emakumion etxiak duen atalean sartuz. Hainbat lagunek izena eman dute, dagoeneko, eta udal teknikarien berri izango dute laster, bilera eguna eta ordua finkatzeko. Momentuz bost talde jarriko dira martxan: Bisionariak, Gobernantak, Programatzaileak, Zubigileak eta Saltserak izenekoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!