Oñatiko udala

Emakumeen kontseiluaren urteko lehen asanblada irekia egingo da bihar udaletxean

2024/01/22
Card image cap
Emakumeen Kontseilua eratzeko bilera, iaz
Larunbatean, bestalde, "Emakumeen Etxea Eraikitzen" prozesuko hurrengo lan saioa egingo da, Eltzian

  Oñatiko Emakumeen Kontseiluak urtean bi asanblada egiteko baldintza jarri zion bere buruari eta 2024ko lehena bihar arratsalderako deitu da udaletxean. Iazko plangintzaren balorazioa eta aurtengo kronogramaren aurkezpena egingo da bertan. Kontseiluak proposatutako lan ildoak errepasatuko dira eta ama bakarrak gaiaren inguruan kontseilukideek egin duten hausnarketa partekatuko da. Bilera irekia da eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Udaletxeko bigarren solairuko bilera gelan egingo da bihar, 17:30etan hasita.

  Zapatuan bestalde, Emakumeen Etxea Eraikitzen prozesuko hurrengo lan saioa egingo da, Eltzian. Emakumeen Etxea nork, nola eta zertarako erabili ahal izango duen erabaki nahi da hiru ordu eta erdi luzatuko den hausnarketa-eztabaida lan saioan. Ahalik eta emakume gehien bildu nahi da eta horregatik, zaintza eta itzulpen zerbitzuak izango direla iragarri da, familia kargak edo hizkuntza muga izan ez daitezen. Zaintza zerbitzua behar duenak udaleko Berdintasun departamentuarekin jarri behar du harremanetan (berdintasuna@onati.eus). Herriko emakume guztiak gonbidatzen dira Emakumeen Etxea Eraikitzen prozesuan parte hartzera. Lan saioa Eltziako 3. solairuan egingo da, 10:00etatik 13:30etara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!