Emakumeen etxeko garabia ostegunean desmuntatuko da
Martxoan muntatu zuen garabia kendu egingo du Ugarte eraikuntza enpresak ostegunean, azaroaren 2an. Lanak iraun bitartean Aita Madina kalea trafikorako itxita egongo da eta Oinarri elkarte ondoko garajeetan gordetzen diren ibilgailuak, kontrako norabidean gidatu beharko dira unibertsitate etorbidetik ateratzeko. Institutu aldameneko aparkalekuak ere hustuko dira, ibilgailuak atera ezinean geratuko direlako, lanak amaitu bitartean. Gaur-bihar jarriko dira TAO aparkalekuak husteko kartelak inguruetan.
Emakumeen etxea izango den eraikinaren egonkortze lanak egiten ari dira Ugarte enpresako langileak. Teilatua eraberritzeko garabia muntatu zen orain sei hilabete eta erdi, eta ostegunean kendu egingo da. Desmontatze lanetarako hainbat ordu beharko dira eta bitartean Aita Madina kalea, Aita Mortara bidegurutzerainoko tartean, trafikorako itxiko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!