Emakumeen Etxearen nolakotasuna erabakitzeko parte hartze prozesua hasiko da bihar

Emakumeen Etxea lantzeko prozesua berriro abiatuko da bihar eta barne antolakuntza eta ardurak zehazteko erabakitze fasearekin jarraituko da. Aurreko faseetan bezala parte hartze dinamikan oinarrituko dira hurrengo bilerak ere.
Emakumeen Etxearen sorkuntza prozesuan erabakigarriak izango dira hurrengo hilabeteak, espazioen banaketa definitu ostean, etxearen nolakotasunak erabakiko baita. Funtzionamendua, arauak, elkarbizitzarako kodeak, erabilera, antolaketa edota gobernantza eredua zehaztu eta erabakiko da. Horretarako parte hartze prozesua bihar hasiko da, Eltziako 3. solairuan, 10:00etan. Hiru orduko saioa izatea aurreikusten da. Aise kooperatibako kideek gidatuko dute saioa.
Emakumeen etxearen balio eta ardatzez hausnartuko da, nagusiki, biharko saioan eta etxearen ekarpena zein izan beharko lukeen edota proiektua nola zaindu eztabaidatuko da. Ordutegia, funtzionamendua eta baliabide pertsonalak zein materialak ere adostuko dituzte, besteak beste, datozen lan saioetan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!