Oñatiko udala

Emakumeen etxearen kudeaketa eta gobernantzaz eztabaidatzeko hirugarren saioa egingo bihar

2024/04/11
Card image cap
Aurreko saioetan landutakoari jarraipena emango zaio

  Otsailaren 24an eta martxoaren 12an egin ziren Emakumeen etxearen kudeaketa eta gobernantzaz aritzeko aurreko bi bilerak. Horietan jasotako beharrak nola antolatu daitezken eta etxeak zein egitura eta lantalde beharko dituen aztertzea du helburu biharko deitu den hirugarren bilerak.

  Martxoko bileran Emakumeon etxeak eskaini ditzaken parte hartze moduez eztabaidatu zen nagusiki. Parte hartze moduak mailakatzeko ariketa egin zen eta lau berezitu ziren: informazioa, kontsulta eta proposamena, koerabakia eta kokudeaketa. Era berean, etxekideak eta Udala parte hartze modu bakoitzean zein eskailera-mailatan kokatu beharko liratekeen ere zehaztu zen, bakoitzaren ardura mugak, beste eragile batzuen lankidetza eta guztien rolaz aritu zirelarik.

  Bihar zenbait gai sakontzeko bilera berria egingo da Eltzian. Identifikatu diren beharrak nola antolatu daitezkeen eztabaidatuko da eta organigramaz ere arituko dira: lantaldeez eta egituraz, alegia. Kudeaketa eta Gobernantza III deitu zaion parte hartze saio irekia, 16:30etatik 19:30era egingo da Eltziako hirugarren solairuan, aurreko saioak egin diren lokal berean. Aurreko bi saioetan bezala, aldibereko itzulpen zerbitzua izango da eta zaintza zerbitzua ere bai, beharra duenaren.

  Aurreko bi saioak larunbat goizetan egin dira, biharkoa arratsaldez izango da eta horrek partaide berriak, edo, gutxienik, ezberdinak, erakarri ditzakeela pentsatzen dute antolatzaileek. Aurreko bileretan eztabaidatu dena ezagutu eta jarraitzeko, prozesuari buruzko informazioa zintzilikatzen ari da udaleko web orrian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!