Emakume etxearen inguruko informazio saio berezia merkatari eta zerbitzuetako langileentzat
Hainbat komertziotako langileak izan dira udaleko Berdintasuna departamendura informazio eske zuzendu direnak, orain arte egin dirn batzarren ordutegia ez delako egokiena zerbitzuen sektorean dihardutenentzat. Jakin-min hori asetu asmoz, informazio bilera berezia antolatzea erabaki da, dendak itxita egon ohi diren eguerdi-arratsaldeko ordu tartean. Otsailaren 14an egingo da, 14:30etan, Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria gelan. Batzarrean Emakumeen etxearen proiektuaren inguruko azalpenak emango dira, egin diren bisitak, ikusi diren etxe ereduak eta Oñatikoak eskaini ditzaken aukerak argituz.
Bilera lagun giroan egin asmo da eta bertaratzen direnak goxatzeko kafea izango dela iragarri dute antolatzaileek. Lekua egoki prestatzeko, joateko interesa dutenei konfirmatzea eskatzen zaie, telefonoz udaletxera deituta.
Emakumion etxia eraikitzen prozesua ahalik eta zabalena eta anitzena izatea da helburua, oinarrizkoa den informazioa kolektibo gehienei helaraziz eta parte hartzeko bide eta foroak irekiz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!