Elkartasun trekina gaur abiatuko da Oñatitik Nepalera
Nepalen iaz izandako lurrikaren ondoren Oñatin eratu zen Nepal Lagunduz taldeak eta Mendiak eta Herriak mendi-gidari taldeak antolatutako elkartasun trekina gaur abiatuko da Oñatitik.
Hamar lagun joango dira, eta Everest inguruko bailaretan ibiltzeaz gain laguntza eramango dute. Lurrikarak kaltetutako herriak bisitatuko dituzte eta Oñatitik bidalitako diruaz zaharberritu dituzten etxeak ikusi eta familiak ezagutuko dituzte. Bide batez gainera, Oñatin batutako arropa, oinetako eta botikak eramango dituzte. 300 kilo material prestatu dira. Bereziki, haurrentzako arropak eramango dira. Materiala eramaten laguntzeko hamabi garraiatzaile kontratatuko ei dituzte. Herritarrek emandako material ugariren artean egokiena aukeratu eta prestatzen eman dituzte aurreko asteak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!