Elkarlana eskaini dio EAJk udal gobernu talde berriari
Maiatzaren 28ko hauteskundeen emaitzak oinarriz, udalbatza osatzeko 17 hautetsik kagua hartu zuten, larunbateko bilkura berezian; Guztiek legeak aginduta zin egiten zutenaren formula erabili zuten, aldaera txiki batzuekin. Ondoren, EH Bilduko zerrendaburuak bere burua alkate izateko aukeztu zuen. Hautagai bakarra izan zen, EAJk beste hautagai bat aurkezteari uko egin zuelako. Bozketan, Izaro Elorza Arregik taldekideen 11 botoak jaso zituen, 6 ordezkari jaltzaleek zurian bozkatu zutelako.
Alkatea aukeratzeko bozketa egin aurretik, Amaia Erostarbe bozermale jeltzaleak hitza hartu zuen, babesa eman dieten herritar guztiak eskertu zituen eta Izaro Elorza zoriondu zuen. Jeltzaleek 6 hautetsi dituztela gogoratu zuen eta oposiziotik, herritar guztien alde lanean jarraituko dutela berretsi zuen. Errespetua eskatu zuen sei zinegotziekiko, beraien familiarrekiko eta botoa eman dieten herrikideekiko eta elkarlanerako eskaintza egin zion Izaro Elorzari eta gobernu talde berriari.
Amaieran, behin alkate kargua hartu ondoren, Izaro Elorzak hitza hartu zuen eta eskaerrak eman zizkien etxekoei, herritarrei, orain arteko zinegotziei eta datozen lau urteotan izango direnei eta baita udal langileei ere. Erostarbek eskainitako elkarlana eskertu zuen eta esan zuen politika aurrerakoian, eraldatzailean, gardenean, justuan sinesten duela, aukera berdintasunean, eta bide horretatik jarraitu asmo duela herria eta Udala eramaten.
Hurrengo urratsa, batzorde informatiboak eratzea da. Horretarako Osoko Bilkura lehenbailehen egiteko asmoa du Elorzak, ahal dela, ekaineko azken astean, bestela, uztaileko lehenean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!