Oñatiko udala

Elkar Heziko Eider Urzelaik estatu mailako filosofia olinpiadetako finalean parte hartuko du

2025/02/28
Card image cap
(Arg: Elkar Hezi)
Euskadi ordezkatuko du, argazki filosofikoa atalean

  Euskadiko Filosofia Olinpiadetako VII.deialdian gaia zaintza izan da. DBH eta batxilergoko ikastetxe ezberdinetatik 534 lan filosofiko aurkeztu dira, marrazki, iruzkin, bideo eta argazki filosofikoa eta dilema moral ataletan. Elkar Hezi ikastetxeko hiru ikasle sailkatu ziren ostiralean, Lakuan, jokatu zen finalera: Eider Urzelai, argazki filosofiko sailean; Ane Txintxurreta, marrazki filosofikoan eta Irati Apaolaza, iruzkin filosofikoan. Eider Urzelairen eta nik txoria nuen zaintzen argazkiak lehen saria eskuratu zuen eta, ondorioz, Euskadi ordezkatuko du estatuko finalean, Mallorcan.

  Zaintzaren izenean ezkutatzen diren harreman toxikoetatik askatzeko gonbidapena egiten du Eider Urzelairen lanak. Joxan Artze eta Mikel Laboaren Txoriak txori olerki-abestia oinarri hartuta, zaintza kontzeptua problematizatzea lortu egin du irudian. Argazki filosofiko hori defendatuko du martxoaren 28-29an Mallorcan egingo diren estatu mailako filosofia olinpiadetan.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!