Oñatiko udala

Elkar Hezik eta Oñatiko institutuak energia eraginkortasunean urratsak egin dituzten, Ikastetxe-Klik proiektuaren baitan

2023/06/13
Card image cap
Oñati institutuko Energia Taldea
Ur eta energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu dituzte

  2022-2023 ikasturtean zehar Debagoieneko hamahiru ikastetxetan garatu da Ikastetxe-Klik proiektua. Debagoiena 2030ek eta bailarako hainbat udalek bultzatutako proiektuari esker, eskualdeko ikastetxeek urratsak egin dituzte energia eraginkortasunari lotuta. Oñatiko udalak eta Elkar Hezi ikastetxeak eta Oñatiko institutuak aktiboki parte hartu dute Ikastetxe-Klik egitasmoan.

  Proiektuaren helburua zen ikastetxeetako eraikin bakoitzaren ur eta energia kontsumoak murriztea, amaitzear dagoen ikasturtean. Lanketa horretan EkoON enpresaren laguntza izan dute eta zentro bakoitzean irakaslez, ikaslez, langilez eta kasuan kasu udal ordezkariz osatutako batzordeak eratu dira, prozesua diseinatu eta hartutako neurrien jarraipena egiteko. Batzordeak hileroko maiztasunez elkartu dira eta EkoOnekin batera hainbat neurri hartu dituzte energia kontsumoa aurrezteko; hala nola, ur-iturrien isurketak kontrolatzeko bridak jartzea, beharrezkoak ez diren argiak kentzea, kontsumo gutxiko argiak jartzea edo kontsumo mamuak identifikatzea –itoginak dauden, asteburu eta oporretan berogailua itzaltzea edota behar ez diren galdarak urez ez betetzea, besteak beste.

  Zenbait ikastetxek hainbat neurri garatu dituzte, proiektuaren motibazioan eta emaitzetan eragin dutenak: proiektuaren logoa diseinatu dira, energia nola aurreztu azaltzen duen gida sortu dira eta patrulla berde edo ekolider figurak sortu dira, energia eraginkortasunera bideratutako neurriak betetzen direla ziurtatzeko arduradunak, alegia. EkoOn-eko ordezkariek gainera, formazio laburrak eskaini dizkiete ikasle zein irakasleei, eta luxometro bidez geletako argia neurtu eta legeak ezartzen duen gutxieneko argi potentzia zein den ikasi dute, edota eguzki sukaldearekin jolas egin dute.

  Ikastetxe-Klik trantsizio energetikoa sustatzeko D2030 ekimenak bultzatutako Eraginez Piztu esku-hartze proposamenaren baitako proiektua da.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!