Oñatiko udala

Elkar Hezi ikastetxeak 1900 € batu zituen zapatuko elkartasun azokan

2015/12/23
Card image cap
Dirua, SETEM G.K.E.ari emango zaio errefuxiatuen laguntzarako egitasmoak gauzatzeko

  Errefuxiatuak izan da Elkar Hezi taupadak hamabostaldiaren barruan landu den gai nagusietako bat. Horren haritik, larunbat goizean elkartasun azoka egin zen. Bertan, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek parte hartu zuten baina eskolak berak txosna eta salmenta postua jarri zuen. Txosnako eta ikasle eta gurasoek egindako gozo eta bitxien salmentatik, 1900 euro batu ziren. Diru hori, SETEM GKEari emango zaio, errefuxiatuei lagunduz babesten dituen programak aurrera eraman ditzan.

  Gabonetako oporrak tarteko, Elkar Heziko kideek urtarrilean emango diete SETEMeko ordezkariei elkartasun azokan batutako diru laguntza.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!