Elektrikari laguntzailea kontratatu nahi du Oñargik
Oñargi, S.L, udalaren enpresak elektrikari laguntzailea kontratatu nahi du. Oñargi argindar banatzailea den aldetik, langilearen ardura izango da: bezeroen barne instalazioaren ikuskaritza, telekomunikazio azpiegituraren mantentzea, telekudeaketa eta teleneurketa kontagailuen ikuskaritza eta kontagailu hauen datuak irakurtzea, behe-tentsioko lineak mantentzea, behe eta erdi tentsioko instalazioen matxuren arreta eta airezko-lineak mantentzea.
Elektrikari laguntzaile lanpostura aurkezteko baldintzei dagokienean, elektrizitateko bigarren mailako lanbide heziketako titulua, sareko informatika-sistemen administrazioko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, euskara jakitea, ofimatika tresnen ezagutza, gida baimena eta lanerako dedikazioa eta, puntualki, matxura larriei epe motzean erantzun ahal izateko lanalditik kanpo lan egiteko prestutasuna eskatzen da. Autocad, Eplan ezagutzak izatea baloratuko da, baita euskarari dagokionez 3.H.E, C1 edo EGA izatea ere. Eskatutako funtzio eta konpetentziekin lotutako lanpostuetan eta sektore elektriko eta telekomunikazioaren barruan esperientzia izatea kontutan hartuko da.
Oñargik urtebeterako kontratua eskaintzen du, luzatzeko aukerarekin. Lan jardun osoz aritu beharko da langile berria, 8:00etatik 12:45era eta 14:00etatik 16:45era, beti ere, matxura larriren bat gertatuz gero horri erantzuteko ardurarekin. Interesatuek Oñargirekin harremanetan jarri behar dute: telefonoz, 943 78 07 08 zenbakira deituta edo posta elektronikoz, onargi@onargi.eus helbidera mezua bidalita.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!