Oñatiko udala

Elektrikari bat kontratatu nahi du Oñargik

2024/06/07
Card image cap
Hautaketa prozesua LKStik bideratu da eta izena emateko hilabeteko epea ireki berri da

  Oñargi, S.L, udal enpresak argiketaria edo elektrizista kontratatu nahi du. Langilearen zeregin nagusiak izango dira: sare elektrikoaren mantenu eta ikuskaritza, matxuren konponketa eta zerbitzu kalitatearen kudeaketa. Hala, argi kontagailuen telekudeaketaz eta teleneurketaz arduratuko da, guztia kudeatzen duen sistema zainduz; aireko lineak egoki mantentzeko zuhaitz eremuen garbiketa planifikatu beharko du eta azpiestazio eta erdi tentsioko instalazioak ikuskatu eta zaindu beharko ditu, besteak beste.

  Elektrikari lanpostura aurkezteko baldintzei dagokienean, elektrizitate arloko Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea, gida baimena eta 2. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila egiaztatzea eskatzen da. Office eta bereziki Excelen ezagutza altua izatea eta internet-posta elektronikoa ezagutzea ere eskatzen da. Era berean, sarean puntualki egon daitezken aberia larriei epe motzean erantzuna emateko, lanalditik kanpo lan egiteko prestutasuna eskatzen da.

  Aipatutako guzti horrezaz gain, EGA, C1 edo 3. hizkuntza eskakizunaren euskara maila eta telekomunikazio-sareen konfigurazioan ezagutza izan eta Autocad, Eplan erabiltzen jakitea baloratuko da. Esperientzia ere kontutan hartuko da eta eskatutako erantzukizun, zehazpen, funtzio eta konpetentziekin zerikusia duten lanpostuetan, eta sektore elektrikoaren barruan esperientzia izatea aintzat hartuko da.

  Oñargik elektrikari lanpostu finkoa eskaintzen du.

  Hautaketa prozesua LKStik bideratu da eta izena emateko interesa dutenek, https://lksnextselection.com/eu webgunetik egin behar dute, lan eskaintzen atalean sartuta eta curriculuma atxikiz. Hilabeteko epea dago izena emateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!