Ekintzaileentzat prestakuntza tailer ziklo berria antolatu du Mankomunitateak
Enpresa proiekturen bat abian jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta Ekin Debagoiena prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak. Negozioa martxan jartzeko kontutan hartu behar direnak, negozio esku-aldatze edo traspasoak, oinarrizko kudeaketa, finantzak eta fiskalitatea azalduko dira, eta fakturabai tailer praktikoa ere egingo da.
Zazpi tailer berezi antolatu dira, honako egutegiarekin: Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak, martxoaren 4an; hasierako izapideak, martxoaren 6an eta negozio txikien traspasoak, martxoaren 8an. Martxoaren 11, 13 eta 15ean, hurrenez hurren, negozio txikien oinarrizko kudeaketa, finantzak negozio txikientzat eta negozio txikien fiskalitatea landuko dira eta tailer praktikoa martxoaren 18an egingo da, fakturabai gaiaren inguruan. Azken hau 9:30etatik 12:30etara izango da, gainontzeko tailerrak, 9:30tatik 13:30tara. Guztiak Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan emango dira.
Tailerrak doan dira baina plazak mugatuak direnez, izena aurrez ematea eskatzen da. Tailer guztiak edo banaka egiteko aukera dago. Informaziorako Debagoieneko Mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943 793 090 zenbakira. Ekin Debagoiena prestakuntza tailerretan parte hartzeko izena ematea mankomunitatearen web atarian sartuta egin behar da (www.debagoiena.eus).
Ekin Debagoienean prestakuntza tailerrak sarritan antolatu ohi ditu Mankomunitateak. Orain hurrengoa, abendu-urtarrilean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!