Oñatiko udala

Ekintzaileentzat prestakuntza tailer ziklo berria antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

2025/02/11
Card image cap
Martxoaren 12tik 28ra hainbat gairi buruzko zortzi tailer emango dira

  Enpresa proiekturen bat abian jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta Ekin Debagoiena prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak. Negozioa martxan jartzeko kontutan hartu behar direnak, negozio esku-aldatze edo traspasoak, oinarrizko kudeaketa, finantzak eta fiskalitatea azalduko dira, besteak beste.

  Zortzi tailer antolatu dira, honako egutegiarekin: Ideia aztertzea: negozio plana, martxoaren 12an; Abian jartzeko izapideak, martxoaren 14an; negozio txikien traspasoak, 17an; oinarrizko kudeaketa, martxoaren 19an; oinarrizko finantzak, 24an eta betebehar fiskalak, 26an. Beste bi tailer ordenagailuz egingo dira: ikus-identitatea, martxoaren 21ean eta FakturaBAI, martxoaren 28an. Tailer guztiak goizeko 9:30etan hasiko dira baina gaiaren arabera lehenago edo beranduago amaituko dira, 12:30etan, 13:30etan edo 14:30etan. Tailerrak Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan emango dira.

  Tailerrak doan dira baina plazak mugatuak direnez, izena aurrez ematea eskatzen da. Muga, behetik zein goitik zehaztu da eta gutxieneko taldea batu behar da tailerra aurrera eramateko. Eskaintzen diren zortzi tailerrak edo banaka egiteko aukera dago. Informaziorako Debagoieneko Mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943 793 090 zenbakira. Ekin Debagoiena prestakuntza tailerretan parte hartzeko izen-ematea mankomunitatearen web atarian sartuta egin behar da (www.debagoiena.eus).

  Ekin Debagoienean prestakuntza tailerrak tartek antolatu ohi ditu Mankomunitateak, iaz ere, garai honetan, halako beste bat egin zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!