Oñatiko udala

EH KOM kooperatibako bazkide da Oñatiko Udala

2023/11/08
Card image cap
Bazkide kolaboratzaile moduan atxikitzea erabaki zen azken Osoko Bilkuran

  EH KOM kooperatiba internet sare askeak sustatzeko sortu den erakundea da. Edonork erabili dezaken sare arautua eratzea du helburu nagusi, enpresa bera izaki sarearen jabe eta kudeatzailea.

  EH KOM irabazi asmorik gabeko kooperatiba da eta dituen helburuekin bat egiten du Oñatiko Udalak. Hara nola, telekomunikazio-burujabetza lortze bidean pausoak ematea, euskal herritarroi azpiegitura propioak emanez; sare eta azpiegitura irekiak bultzatzea, informazio, ezagutza eta iritzien hartu-eman astea eta adierazpen askatasuna sustatuz; herritar guztiei inklusio digitala bermatzen saiatzea, herritarren maila sozioekonomiko edo kokapen geografikoa edozein dela ere.

  Patenteen eta baldintza baztertzaileen menpe ez dauden estandar teknologiko irekien sorkuntza eta erabilpena sustatzea, sare eta azpiegitura irekien alorrean ikerketa eta esperimentazio aurreratua sustatzea, sektore publiko, ehun kooperatibo eta gizarte zibilaren artean lankidetza-plataformak sortu eta sustatzea edota aipatu ditugun helburuekin bat datozen pertsona eta eragileekin saretzea eta elkarlana sustatzea ere badira EH KOM kooperatibaren helburuak. Horiekin bat dator Oñatiko Udala eta kooperatibako bazkide kolaboratzaile bihurtzea erabaki zen azken Osoko Bilkuran, aho batez. Era berean eta kooperatibara atxikitzeko 2.500 euroko ekarpena egitea erabaki zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!