Egunez egun jarraituko da garbiketako langileen grebak kiroldegian duen eragina
Gipuzkoako lokal eta eraikinen garbiketa zerbitzuetako langileak grebara deitu dira datorren astean, maiatzaren 22tik 28ra. Lan uzteak Zubikoa kiroldegiko zerbitzuetan eragin dezakeela eta, nola jokatu aztertu dute udaleko Kirolak departamentuan eta egoera, egunez egun jarraitu, baloratu eta erabakiko dela jakinarazi dute. Astelehenean, kirol instalazioak normaltasunez irekiko dira eta grebak izan dezaken eraginaren arabera erabakiko da, ondorengo egunetan nola jokatu.
Egoeraren egunez eguneko jarraipena eta azterketa egingo da eta hartzen diren erabakiak web atariaren eta komunikabideen bidez nahiz kiroldegian dituzten euskarri ezberdinen bidez zabalduko dira. Zubikoan bertan kartelak eta telebista pantailak erabiliko dira garbiketa arloko grebaren ondorioen berri eman eta zerbitzuen erabilerarako zenbait gomendio zabaltzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!