Oñatiko udala

Egoiliarren kanpoko aparkalekuei dagozkien tasen ordainketa gaur kargatuko da

2024/02/05
Card image cap
Urteko tasa 55,81 euro da

  175 dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute, 110ek hain zuzen. Gainontzeko 65ek Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkalekuek osatzen duten 5. gunea erabiltzeko baimena dute. Guztiek, 55,81 euroko tasa ordaindu behar dute aurtean, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik.

  Otsailaren 1ean ireki zen ofizialki tasa hori ordaintzeko borondatezko epea eta martxoaren 8ra arte luzatuko da. Baina tasaren kargua gaur egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Izan ere, baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua adierazi behar zaio udalari. Baina inoiz gertatu da, egunean saldorik ez eta itzuli izana.

  Egoiliarrentzat TAO txartelak abenduan zehar bidali ziren posta arruntez eskatzaileei eta urtarrilaren 1az geroztik baimendutako autoaren aurrealdean jarrita egon behar dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!