Oñatiko udala

Egoiliarren kanpoko aparkalekuei dagozkien tasen ordainketa gaur kargatuko da

2023/02/06
Card image cap
Urteko tasa 53,66 euro da

  174 dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute, 108k hain zuzen. Gainontzeko 66k Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkalekuek osatzen duten 5. gunea erabiltzeko baimena dute. Guztiek, 53,66 euroko tasa ordaindu behar dute urtean, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik

  Ostiralean ireki zen ofizialki tasa hori ordaintzeko borondatezko epea eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Baina tasaren kargua gaur egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Izan ere, baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua adierazi behar zaio udalari. Baina gertatu izan da, egunean saldorik ez eta itzuli izana.

  Egoiliarrentzat TAO txartelak abenduan zehar bidali ziren posta arruntez eskatzaileei eta urtarrilaren 1az geroztik baimendutako autoaren aurrealdean jarrita egon behar dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!