Egoiliarren kanpoko aparkalekuei dagozkien tasen ordainketa epea ireki da gaur
170 dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute, 111ek hain zuzen. Gainontzeko 59ek Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkalekuek osatzen duten 5. gunea erabiltzeko baimena dute. Guztiek, 57,21 euroko tasa ordaindu behar dute aurtean, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik.
Gaur ireki da ofizialki tasa hori ordaintzeko borondatezko epea eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Baina tasaren kargua etzi, asteazkenean egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Izan ere, baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua adierazi behar zaio udalari. Baina inoiz gertatu da, egunean saldorik ez eta itzuli izana. Horregatik aurrez iragartzen da kargu-eguna.
Egoiliarrentzat TAO txartelak abenduan zehar bidali ziren posta arruntez eskatzaileei eta urtarrilaren 1az geroztik baimendutako autoaren aurrealdean jarrita egon behar dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!