Egoera fisiko-emozionala lantzeko programa Lehen Hezkuntzara zabaltzeko froga egingo da
POZ zerbitzuaren bidez nerabeen arlo fisiko eta emozionala lantzen da, DBHko ikastetxeetan. Eskolak eta ikasleak oso positiboki baloratzen duten proiektua eta Lehen Hezkuntzan antzerako egitasmoa garatzea proposatu dute irakasleek. Gaia Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik bideratu da eta hauekin lankidetzan diharduen esku-hartze psikofamiliarra taldearekin landuko da.
Emozioen kudeaketan oinarritutako tailerra diseinatuko da, LH 5. eta 6. mailatan gauzatzeko. Nerabezaroan emozioen kudeaketa sustatu eta arrisku-egoerak prebenitzeko programa osatu nahi da, gaztetxoekin, emozioen kudeaketan eragiten duten faktoreez eta emozioen kudeaketa oker batek ekar ditzaken ondorioez hausnartzeko. Egitasmoak bi urteko esku-hartzea lekarke, 5.mailako ikasleekin lantzen hasi eta talde berberarekin 6. mailan jarraitzeko.
Proiektua, froga moduan, 2023-2024 ikasturtean zehar ikastetxe batean garatuko da, eta ebaluaketa eginda, 2024-2025 ikasturtean herriko hiru ikastetxeei eskainiko zaie. Gaia, ikasleekin nagusiki baina irakasle eta gurasoekin ere lantzea aurreikusten da.
Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zabaldu asmo den proiektuaren helburuak dira, kontzientzia emozionala eta adierazpen emozional positiborako gaitasuna sustatu; emozioen eta gatazken kudeaketa osasungarrirako tresnak eman; kontsumo eta adikzioei, teknologia berriei, harreman toxikoei, familia arazoei edota delinkuentziari lortutako arriskuei buruz hezi eta haurren erresilientzia eta trebetasun sozialak indartzea, besteak beste.
Esku-hartze psikofamiliarra egiteko Udalak kontratatuta duen IZAN intervencion familiar y comunitaria enpresarekin izenpetuko da LHko eskoletarako prebentzio proiektuaren diseinua eta lehen garapena, 3.000 euroren truke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!