Oñatiko udala

EAJren udal taldeak babesa eta elkartasuna adierazi dio Udalak kaleratutako langileari

2024/05/28
Card image cap
EH Bilduren gobernu taldeak agertutako gardentasun eza eta langilearekiko begirune falta salatu ditu

  Langile bat kaleratzeagatik EAEko Auzitegi Nagusiak Oñatiko Udalaren kontra emandako epaiaren harira prentsaurrekoa egin du EAJren udal taldeak. Langileari babes eta elkartasun osoa adierazi diote, zuen lanpostu finkoa utzi eta Udalean lanean hasi eta hilabetera kaleratze desegokiari aurre egin behar izan diolako. Era berean, udal gobernu taldeak langilearekiko izan duen begirune falta salatu dute jeltzaleek, epaitegietara jo aurretik udalean aurkeztu zuen erreklamazioaren erantzunik ez duela jaso azalduz.

  Gaiarekiko udal gobernu taldearen gardentasun eza ere salatu dute jeltzaleek, eta kaleratzearen berri batzorde informatibo batean eman bazen ere, ondorengo prozesu judizialaren inguruko argibiderik ez dutela jaso salatu dute. Epaitegi eta epaien informazioa komunikabideen bitartez izan dutela adierazi dute jeltzaleek eta gehiengo absolutua duen gobernu taldearen ohiko jokaera dela gaineratu du Xabier Mugarza zinegotziak. Horren harira, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren balorazioa EH Bilduren udal gobernuarena dela zehaztu dute eta ez Oñatiko Udal korporazio osoarena.

  Gertatutako guztiaren oinarrian, 2018. urtean Udalak antolatu zuen hautaketa prozesua dagoela argitu dute jeltzaleek eta espediente haren kudeaketa erabat desegokia izan zela adierazi dute, eta hori oso kezkagarria dela erantsi dute, kontratazio akats tamalgarria eragin zuelako, langilea kaleratzea eta itzelezko kalte ordaina ordaindu behar izatea, udalaren diru-kutxaren kaltetan. Gogoratu, Oñatiko Udala, 30.000 euroko kalte-ordaina eta epaiaren kostuak ordaintzera zigortu duela EAEko Auzitegi Nagusiak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!