Dozenaka gaztek agerraldia egin dute EH Bilduri babesa azalduz
Ostiral arratsaldean plazako pilotalekuan egin zen elkarretaratzean, dozenaka gazte, EH Bilduren alde publikoki azaldu ziren. Azken urteetan berdintasunean, autogestioan, giza eskubideen defentsan, sormen kulturalean edota ingurumenean Oñatin aurrerapauso handiak eman direla esan zuten gazteek. Baina oraindik egiteko asko dagoela onartu zuten. Zentzu horretan, hurrengo urteak erabakigarriak izango direla eta horretan gazteek eragin nahi dutela adierazi zuten. Etorkizun euskaldun, ezkertiar, feminista eta abertzalea aldarrikatu duten.
Mobilizatzera, aldarrikatzera eta beren ideiak defenditzera gazteak kalera irtetera deitu zituzten. Gazteak hauteskundeetan parte hartzera deitu zituzten. Agerraldiaren aurrealdean Gaztiak EH Bildu zioen pankarta irakurri zitekeen. Honen atzealdean, gazteen agiria irakurri zuten Aitor Regueiro eta Inma Martin jazarri ziren eta alboetan Iker Oñate eta Amaia Goitia izan zituzten, udal hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaietako bi ,hain zuzen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!