Domeka goizaldean ordua aldatuko da
Urtean zehar egiten diren bi ordu aldaketen lehena gauzatuko da asteburuan, zapatutik domekako gauean. Domekan, goizaldeko ordu bietan ordubete aurreratu beharko ditugu erlojuak. Horrela, ordu bietan, hirurak izango dira eta ondorioz, domekak ordubete gutxiago, 23 ordu, izango du. Udako ordutegia urriko azken asteburura arte, urriaren 29ra arte luzatuko da.
2018an ordu aldaketekin amaitzeko asmoa azaldu zuen Europar Batasunak, 5 milioi herritarren artean egindako inkestan, % 84a urte osoan ordutegi berbera mantentzearen alde agertu ondoren. Baina bost urte beranduago ordutegia aldatzen jarraitzen dugu eta hala egingo dugu asteburuan. Gogoratu, domeka goizaldean ordulariak aurreratu eta ordu bietan hiruretan jarri beharko ditugula.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!