Dokumentazio eta alkoholemia kontrol kanpaina egiten ari da udaltzaingoa
Oñatiko udaltzaingoak hainbat kontrol kanpaina egingo ditu urte amaiera bitartean. Egutegia osatu dute eta dokumentazio, alkoholemia edota abiadura kontrolak egingo dituzte tarteka. Zaintza kanpaina horietan lehena aste honetan bertan egiten ari dira, dokumentazio eta alkoholemia kontrol kanpaina, alegia.
Aste osoan zehar, goiz edota arratsaldez, kontrol ezberdinak jarriko dira herri guneko kaleetan. Txandakatuz joango dira, ordu tarte eta leku ezberdinetatik ibiltzen diren gidariak gelditzeko. Atzo arratsaldean esaterako dokumentazioa egiaztatzeko kontrola jarri zen Euskadi etorbidean eta gidariei, auto eta aseguru paperez gain, gida karneta eta beste agiri batzuk eskatzen zizkieten. Gaur berriz, alkoholemia kontrolak egingo dituzten. Bihar ere alkoholemia kontrolak jarriko dituztela aureratu digu udaltzainburuak.
Lehen aldia da modu sistematizatu batez udaltzaingoak halako kontrolak antolatu eta egiten dituela, baina ez da azkena izango, bide segurtasuna, udalerri barruan, tokian tokiko udaltzaingoari baitagokio.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!