Oñatiko udala

Disuasio-aparkalekuei loturiko azterteka abiaraziko du Udalak

2023/03/06
Card image cap
Halakoren beharrik dagoen, eta hala bada, kokaleku egokiena identifikatzea da helburua

Oñatiko Hiri-Mugikortasun Iraunkorrerako Planari jarraikiz, disuasio-aparkalekuen inguruko azterketa jarriko du abian Udalak, halako azpiegitura baten beharrik ote dagoen eta, egotekotan, harentzako kokaleku egokia zein litzatekeen aztertzeko. HAPOaren aurrerakin dokumentuan jasota dago disuasio-aparkaleku bat Okunbardin deritzon eremuan prestatzea baina horren egokitasuna kontrastatzeko beharra ikusi da, bai kokalekuari zein aparkaleku kuantifikazioari dagokionen ere.

  Mugikortasun ohiturak aldatzen ari dira, goraka doa oinezkoen kopurua eta desplazamenduetarako bizikletak edota patineteak erabiltzen dituztenak, eta horrek, oinezkoentzako bide seguruagoak, bidegorriak edota disuasio-aparkalekuen beharra eragiten duela adierazi du Izaro Elorza alkateak. Norabide horretan, disuasio aparkalekuen inguruko azterketa bat egitea erabaki du Udalak, halako azpiegitura baten beharra dagoen ikusi, eta egotekotan, kokagunerik egokiena identifikatzeko. RAZ Hiri berrikuntza eta tresna digitalak enpresari eskatu zaio azterlana, 4.680 euroko (BEZ barik) aurrekontuarekin, eta hiru hilabeteko epea aurreikusi da lana burutzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!