Dirulaguntzetarako oinarri eta deialdiak nagusi gaurko Osoko Bilkuran
18 puntuko gai zerrenda osatu da gaurko Osoko Bilkurarako eta askok dirulaguntzei erreferentzia egiten diete: Ingurumena eta Landa Garapena udal departamentuak kudeatzen dituen dirulaguntzak, auzotasun programa garatzeko 2023ko dirulaguntzak, landa-bideak hormigoitzeko dirulaguntzak, Ikastetxeklik garatzeko eta finantzatzeko lankidetza hitzarmena eta dirulaguntza zuzena onartzea edo Debagoiena aukera energetikoak 2030 garatzeko eta finantzatzeko lankidetza hitzarmena eta dirulaguntza zuzena onartzea.
Diru kontuak ere zehaztuko dira Elorregiko autobus geltokia eta komuna egokitzeko Debagoieneko Mankomunitatearekin sinatuko den lankidetza hitzarmenean. Oñatiko Udalak ez ezik, Bergara eta Arrasatekoak ere sinatuko dute aipatu hitzarmena. Xehetasunak gaurko Osoko Bilkuran emango dira. Garraio kontuekin jarraituz, auzo-taxi programa arautuko duten oinarri arautzaile berriak proposatuko dira arratsaldeko bileran, aurreko programa dagoeneko iraungita baitago. Oñatiko Adikzioen prebentziorako tokiko plana 2023-2028 ere zertan den azalduko da udalbatzaren bileran honen onespena eskatuz. Presazko gaien artean, berriz, #ErregularizazioaOrain ekimenaren inguruko adierazpen instituzionala proposatuko da.
18:30etan hasiko da martxoko Osoko Bilkura eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du (FM 107.4)
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!