Oñatiko udala

Dirulaguntzak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2024/06/06
Card image cap
Garapenaren aldeko lankidetzarako, kirol ekintza eta elkarteentzako, artzain txabolak hobetzeko edo Auzotasuna deritzon atalari dagozkion dirulaguntzen ebazpenaz arituko dira, besteak beste

  Udal departamentu ezberdinek kudeatzen dituzten dirulaguntza gehienak urteko lehen hiru hilabeteetan kaleratzen dira. Ondorioz, eskaerak aurkeztu, aztertu eta ebazpenak, urteko erdiko hilabeteetan erabakitzen dira.

  Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzetan lau lerro bereizten dira eta emergentzietarako eta sentsibilizaziorako laguntzen atalari dagozkion hainbat eskaera ebaztea proposatuko da arratsaldeko bileran.

  Oñatiko kirol elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntza orokorrak eta Kantoikrit txirrindularitza kriteriuma antolatzeko iaz Udalarekin sinatu zen hitzarmena beste urtebetez luzatzeko proposamena egin du antolakuntzak eta gaurko batzarrean aztertuko da, onartuz gero, dagokion dirulaguntza ere ebatziz.

  Herri Onurako Mendietan dauden artzain txaboletan hobekuntza lanak egiteko eta Auzotasuna deritzon diru atal gehigarriaren baitan bideratu diren dirulaguntzen eskaerak aztertu eta ebatziko dira baita ere arratsaldeko bileran. Hainbat zerbitzuren kontratazio txikiak ere aztertzekoak dira 17:00etan hasiko den asteko batzarren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!