Oñatiko udala

Dirulaguntza deialdiak eta lanen kontratazio txikiak hizpide izango dira Tokiko Gobernu Batzarrean

2025/03/20
Card image cap
Mapa turistiko berria osatzea, Pake leku eraikinaren egokitze lanak eta Olaiturrirako sarbide berriak prestatzea aztertuko dira

  8 puntuko lan zerrenda osatu da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrerako eta bi multzo handitan bildu daitezke: dirulaguntza deialdiak eta hainbat lanetarako kontratu txikiak. Dirulaguntzen atalean hirutarako oinarriak azalduko dira, 2025eko deialdia egiteko proposamenarekin batera: Herri Onurako Mendietan dauden artzain txaboletan egindako lanak diruz laguntzea, Auzo taxi programa eta “Auzotasuna” deritzon diru-atal gehigarriaren oinarriak proposatuko zaizkie gobernu taldeko kideei.

  Turismo, Gizarte Zerbitzu eta Hirigintza udal departamentuekeskuartean dituzten hainbat lan bideratzeko kontratu txikiak onartzea ere proposatuko da. Oñatiko turismo-ondarea sustatu eta zabaltzeko Oñati 360 smart mapa garatzeko zerbitzuak kontratatuko dira; aireko ikuspegi batetik intereseko eremuak erakutsi eta bertara sartzeko simulazioa egiten duen mapa interaktiboa sortu eta turismo departamentuaren webgunean jasoko da. 

  Pake leku elkartearen egoitza den eraikina egokitzeko lanak ere egin behar dira. Pake lekuko instalazioak San Juan kaleko 2 eta 4 zenbakidun eraikinetan daude. Lehenak 50 urte baino gehiago dauzka eta bigarrena berriz 2001ean eraiki zen. Eraikinaren egoeraren diagnostikoa egin zen iaz eta hainbat konponketa eta egokitzapen behar dituela ondorioztatu zen. Horien zehaztapena eta lehentasunen araberako sailkapena eginda, aurrekontuak eskatu, gremioak kontratatu eta horien jarraipena egingo duen adituaren zerbitzuak kontratatuko dira.

  Azkenik, Olaiturri kirol eremurako kamioientzako sarbidea eta oinezkoentzako arrapala irisgarria egiteko proiektua eta lanen zuzendaritza kontratatzea ere proposatuko da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!