Oñatiko udala

Diploma banaketa egingo du Enpresagintza Fakultateak, arratsaldean

2023/11/10
Card image cap
myGADE duala eta Business Dana Analyticseko 183 graduatuk diploma jasoko dute Bilboko Euskalduna jauregian

  Oñati, Irun eta Bilboko campusetako graduatuek bat egingo dute Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen diploma banaketa ekitaldian. Guztira, myGADE Duala graduko 144 ikaslek jasoko dute titulua Euskalduna jauregiko ekitaldian. Gehienek Oñatiko fakultatean ikasi dute, 59k, hain zuzen ere. Baina ekitaldian, Bilbon ematen den Business Data Analytics graduko lehen promozioko 39 gaztek ere diploma jasoko dute. Graduatuez gain, Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen masterretako bat egin duten 101 ikaslek ere agiria eskuratuko dute, arratsaldeko ekitaldian. Guztira, beraz, 284 egresaturi emango dizkie graduko eta masterreko diplomak Mondragon Unibertsitateak.

  Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko dekanoak emango dio hasiera ekitaldiari, eta Vicente Atxa errektoreak itxiko du.
Berritasun moduan, myGADE graduko ikasleek, diploma tradizionalaz gain, aipamen berezia jasoko dute garapen pertsonalean eta talde-kudeaketan lortutako gaitasunen inguruan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!