Deseskalatzearen lehen fasean egin daitezkeen eta ezin daitezkeenari buruzko gomendio gida osatu du Udalak
Zalantzak ugari dira herritarren artean. Fasez fase Madrilgo gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak ezberdinak dira batzuetan eta zer egin daitekeen eta zer ezin den ez daukagu argi. Zalantza horiek argitzeko asmoz gomendio gida osatu du Udalak.
Irteera ordutegiak adinka berezituta, autoen erabilera, kirola eta aisialdia, ibilaldiak eta lagunen edo senitartekoen arteko bilerak ataletan laburbildu dira emandako gomendioak. Sare sozialen bidez atzo zabaldu zen gidak jarraipena izango du, fasez fase egokitu eta osatzeko helburuz abiatu baita.
Kanpaina digitala da eta sare sozialak, udal webgunea eta WhatsAppa erabiliko dira zabaltzeko bitarteko gisa. Euskeraz eta gazteleraz osatu dira eta fasez aldatzen den bakoitzean gomendioak eguneratu eta gida berria zabalduko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!