Oñatiko udala

Dendariei zuzendutako ikastaroa antolatu du Udalak, Gipuzkoako Merkatariak elkartearekin

2023/09/22
Card image cap
Online eta offline jarduna uztartzen ikasiko da

  Zure dendako online eta offline esperientzia konbinatzen ikasi da ikastaroaren izenburua. 20 orduko ikastaroa da, urriaren 11an hasi eta 31ra arte luzatuko da eta 8 egunetan, astelehen eta asteazkenetan, egunean bi ordu eta erdiko jarduna beteaz osatuko da.

  Online, sare sozialetan egiten den promozioa eta aurrez aurre, saltokietan eta zuzenean bezeroekin izaten diren esperientziak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen da ikastaroaren helburua. Hainbat gai jorratuko dira ikastaroan: online eta offline komunikabideak baliatzea bezeroaren esperientzia hobetzeko; norberaren marka-identitatea sare sozialetan eta saltokietan islatzea, bezeroaren leialtasuna lortzea, komunikazio digitala kontuan hartuta eta saltokiaren barruan; online eta offline estrategiak trazatzea eta konbinatzea.

  Aurrez aurreko ikastaroa da eta Gipuzkoako merkatariak elkarteak izendatutako dinamizatzaileak Oñatira etorriko dira, Euskaldun berria gelara. Izen-ematea zabalik dago (formacion@fmg.es / 688 832 620 / 943 425 557)

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!