Oñatiko udala
turismoa

Denboraren Aztarnak Aizkorriko Paisaian

2016/09/19
Card image cap
Geo-ibilbide gidatua Urbiako artzantzara Aizkorrien bilakaera geologikotik.

Geoaizkorri egitasmoak Aizkorri inguruan biltzen den ondarea ezagutzera ematea du helburu, bertako ondare geologiko, kultural nahiz gastronomikoaren balioa berrestea.

Oraingo honetan Urbiara gerturatuko gaituen geo-ibilbide gidatua izango da, irailaren 24ean.  Aizkorri mendilerroaren bilakaera geologikotik Urbiako artzantza tradizioraino ingurune honetan paisaiak izaniko eraldaketaz jardungo gara.

Bertan izango dugu Xabier Martinez de Guereño. Geologoa da bera eta “Denboraren Aztarnak Aizkorriko Paisaian” ikerketa egin berri du. Aizkorri inguruneko bitxikerak ezagutzeaz gain, bertako haitz eta lurretan gorderik geratu diren denboraren aztarnak irakurriz mendilerro honen historiara gerturatuko gara.

Eguna: Irailak 24.

Ordua: 9:00tan  

  Elkartze-puntua: Arantzazuko Santutegi aurrean.

Prezioa: 3€ / pax

Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko: ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

943 082000 /

Jarrai gaitzu CuevaArrikrutzKobak -en eta ekintza guztien berri jasoko duzu!

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!