Oñatiko udala

Debagoieneko Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die eskualdeko 225 neska-mutikori

2023/09/05
Card image cap
Udaletako gizarte zerbitzuekin elkarlanean gauzatzen da ekimena

  Debagoienean zaurgarritasun egoeran dauden 225 ikasleri eman zaie eskola-materiala. Iaz baino 28 laguntza eskaera gehiago jaso ditu Gurutze Gorriak eta 2018an ekimen solidario hau abian jarri zuenetik eskualdeko 1.200 ikaslek baino gehiagok jaso dute garapen akademikorako laguntza hau. Material loteak prestatzerakoan haur edo gaztetxoaren adina eta beteko duen ikasmaila hartu dira kontutan.

  Esperientzia berria probatu da Arrasaten, familien datuak link edo QR kode bat eskaneatuz helarazteko, San Prudentzioko bulegora joan gabe. Aurten Arrasaten gauzatu den esperientzia pilotua eskualdeko gainerako herrietara zabaltzeko asmoa dute.

  Debagoieneko Gurutze Gorriaren ekimen hau eskualdeko udalerrietako Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean egiten da. Laguntza jaso ahal izateko familia eskatzaileak Debagoienean bizi eta kalteberatasun-egoera aitortua izan behar du, udaleko gizarte-zerbitzuek artatuta, eta seme alabak lehen edo bigarren hezkuntzan matrikulatuta izan behar ditu.

  Banatu den eskola-materiala Debagoieneko Gurutze Gorriak erosi du, ekarpen ekonomiko partikularrei, bazkideen konpromisoari eta uztaileko Urrearen Zozketaren diru-bilketari esker. Eskualdeko hainbat enpresek ere lagundu dute. Guztiei eskerrak eman nahi dizkie Gurutze Gorriak eta baita materiala prestatu eta banaketan zuzenean parte hartu duten 15 boluntarioei ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!