Oñatiko udala

Debagoienako herri guztietan banatuko da Foru Aldundiaren 2025eko egutegia

2024/12/09
Card image cap
Oñatin, plazan banatuko dira bihar, 18:00etatik 19:00etara

  Ikusmin berezia sortzen du Foru Aldundiak urtero argitaratzen duen egutegiak. Donostiako Gipuzkoa Plazako Foru Jauregian banatzen hasi ziren baina eskualdeka partitzea erabaki zen, ondoren, eta aurten, lehenengo aldiz, Debagoieneko herri guztietan eskuratu ahal izango da.

  2025eko egutegiak Gipuzkoa 1.000 urte du lema eta Ipuzkoa edo Gipuzkoaren lehen aipamen dokumentala ekarri nahi da gogora, lurraldearen iragana, oraina eta etorkizuna iruditan bildu da. Gogoratu, azalerako hautatu den argazkia Arantzazun ateratakoa dela eta beste bat Joxerra Txintxurreta oñatiarrarena dela.

  Datorren urteko egutegia lurraldeko txoko guztietara helarazi nahi da eta lehenengoko aldiz, Debagoienako herri guztietan ere banatuko da. 40.000 ale inprimatu dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Bi furgoneta herririk herri ibiliko dira eta Debagoienara bihar eta etzi etorriko dira. Partiketa Leintz Gatzagan hasiko dute bihar goizean eta Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate pasa ondoren, Oñatira, Foruen enparantzara etorriko dira, 18:00etatik 19:00etara. Asteazkenean berriz, Antzuolan, Bergaran eta Elgetan osatuko dute egutegiaren banaketa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!