Oñatiko udala

Deba Garaia elkarteak gerentea kontratatu nahi du

2024/02/26
Card image cap
Eskualdeko landa garapenerako adostuta dagoen programa gauzatzeko baliabideak kudeatuko ditu, zuzendaritzarekin elkarlanean

  Deba Garaia Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea da, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz sortu zen elkartea. Bergaran duen bulegorako gerentea kontratatu nahi da.

  Gerentearen zeregin nagusiak izango dira: eskualdeko landa garapena programaren jarraipena egitea, eskualdeko eragileekin koordinatuz; urteko kudeaketa plana lantzea; elkarteko lan taldearen gidaritza eramatea; lurraldeko eta erkidegoko federazioekin elkarlana sustatu eta eskualdetik gorako proiektuen kudeaketan parte hartzea; Debagoieneko landa ingurunearen baliabideak identifikatu, ekintzaileak eta proiektuak identifikatu eta lantzea, talde ezberdinak koordinatu eta dinamizatuz, besteak beste.

  Unibertsitate tituludun pertsona bilatzen da, gestiorako eta lanen koordinazio eta planifikazioan konpetentziak dituena. Ofimatikan ezagutza handia izatea, B motako gida baimena eta ibilgailu disponibilitatea eta euskarazko C1 edo baliokidea den maila egiaztatzea eskatzen da. Ezinbesteko baldintza horiezaz gain, baloratu egingo dira: landa ingurunearen garapenari buruzko ezagutza, lehen sektorean eta landa garapenean lan esperientzia, eskualdekoa izatea, proiektu-kudeaketan eskarmentua edota harremanetarako gaitasuna izatea.

  Deba Garaia elkarteak kontratu finkora eskaintzen du. Izena emateko epea zabaldik dago martxoaren 25era arte. Interesatuek lanpostuari buruzko xehetasunak ikusi eta izena eman ahal izango dute honako web orrian: www.seleccionformacion.com (Erreferentzia: 11814)

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!