Oñatiko udala

Datorren astean hainbat argi mozketa egingo dira Errekalde, Berezao eta Murgia auzoetan

2023/11/15
Card image cap
Argindar sarean hobekuntzak egiteko ordu erdi eta bi ordu arteko hornidura mozketak egingo dira

  Azaroaren 21ean Errekalde I transformazio zentroa zerbitzuan jarriko da eta ondorioz, bertatik hornituko diren Errekaldeko hainbat ataritan, argindarra txandaka eta ordubetez etengo da: Errekalde 35, 37 eta 39an, goizeko 9:30etatik 10:30etara kenduko da argia; 10:30etatik 11:30etara, Errekalde 41, 43 eta 45ean; 11:30etatik 12:30etara, Errekalde 20, 22 eta argiteria publikoan eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara, Errekalde 26, 28 eta 30ean.

  Azaroaren 22 eta 24an, OCR eta Murgia transformazio zentroaren arteko arma aldaketa egingo da eta Murgia eta Berezao auzoetako hainbat eraikini eta Murgiako argiteria publikoari eragingo die. Asteazkenean, azaroaren 22an, goizeko 9:00etatik 9:30etara eta ostiralean, azaroaren 24an, eguerdiko 12:30etatik 14:00etara argindarrik gabe geratuko dira Berezao auzoko 46.a eta Murgia auzoko 20, 21, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31 eta 32 zenbakidun baserri eta eraikinak eta baita auzoko argiteria publikoa ere.

  Datorren astean, hiru egunetan eta auzo ezberdinetan egingo diren argi mozketa horiek eragingo dizkieten etxe eta eraikinetara ohartarazpenak astean banatuko dira.

  Instalazioak eta, ondorioz, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanetan jarraitzen du Oñargik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!