Danborradarako material berria erosiko da
Danborradako antolatzaileek udalak onartutako 12.000 euroko diru partida zuten, materiala erosteko. Aurten danborradarik egin ez den arren, jantziak eta bestelako osagarriak berritzeko prozesuari jarraipena ematea erabaki du antolatzaile taldeak eta udalak ontzat eman du. Aipatu dirua, danborrada taldearen arropa ondarea berritu eta osatzeko erabiliko da.
Jantziak errebisatu dira eta zaharkituta daudelako ordezkatzea behar dutenak, nahiz, konpainiak osatzeko erostea komeniko liratekeenak identifikatu dira. Guztira, hainbat alkandora, txaleko, txaketa, txapel, gona, sukaldari txapel eta txaketak nahiz euskarriak erostea erabaki da. Materialaren arabera, enpresa ezberdinetan aurrekontuak eskatu dira eta ia 9.600 euro inbertituko dira, danborradako jantziak berritzen.
Aurten ez baina ea datorren urtean jantzi osagai guzti horiek kalean ikusterik badagoen.
iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!