Dagoeneko 1.000 oñatiarrek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

4. Euskaraldia udaberrira ekarri da, maiatzaren 15etik 25era, eta horrek oñatiarrak parte hartzera animatu ditu; hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen ariketa soziala ezaguna da eta urtetik urtera geroz eta herritar gehiago batzen dira ekimenera. 1.000 oñatiarrek baino gehiagok izena eman dute jada, epea ireki eta bi asteko epean. Bakoitzak duen jarreraren arabera Ahobizi edo Belarriprest rola beteko den erabaki eta izena eman besterik ez da egin behar, hori bai, Oñatin, Euskaraldia Hikan parte hartu nahi dugun ere galdetuko zaigu.
www.euskaraldia.eus atariaren bitartez eman daiteke izena edo paperean, Zubikoa kiroldegian, Kultur etxean, Pake lekuko tabernan edo Eltziako Lagun leku elkartean utzi diren orriak beteta. Euskaraldiaren herri-batzordeko kideak arduratuko dira paperean izena ematenen datuak sarean sartzen.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!