Oñatiko udala

Autonomo eta mikroenpresei zuzendutako laguntza neurriei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua

2020/03/26
Card image cap
Udaleko Sozioekonomia departamendutak kudeatzen du

  COVID-19aren ondorioz erakundeek martxan jarri dituzten laguntza neurrien inguruko oinarrizko informazio eta aholkularitza zerbitzua ematen ari zaizkie Oñatiko merkatari, ostalari eta zerbitzu sektoreko autonomo eta mikroenpresei. Udaleko Sozioekonomia departamentua ari da zerbitzu berezi hau kudeatzen.

  Telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa jarri da beharra duten herritarren eskura: 943 003 198 telefono zenbakia edo enplegu@onati.eus helbide elektronikoa. Bata zein bestea erabiliz udaleko Enplegu teknikaria zalantzak argitzen saiatuko da.

  Koronabirus gaitzak eragindako konfinamenduak bereziki gogor jo ditu zerbitzuen sektorean ari diren autonomo eta profesionalak. Aldi berean, prestazio eta laguntza bereziak onartzen ari dira Madrilgo zein Gasteizko gobernuak. Horien inguruko informazioa eman, zalantza edo galderak argitu eta laguntzen inguruko aholkuak emateko zerbitzua eskaintzen ari dira udaleko Sozioekonomia departamentuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!