Covid 19ak kutsatutako edo berrogeialdian dauden etxeetan zaborra maneiatzeko gomendioak
Covid 19an positibo eman duten edo berrogeialdian daudenen hondakinak beraien gelan jarritako zabor ontzira bota beharko dira, gaixoak erabilitako zapiak, eskularruak, markarak... barne direlarik. Ontziak plastikozko poltsa izan beharko du eta hondakinak bertan sartu beharko dira. Zabor ontziak, ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala izango ditu. Gaixoaren hondakinak ez dira birziklatzeko bereiztu behar.
Gaixoaren poltsa behar bezala itxita bigarren poltsa batean sartuko da, zaintzaleak erabilitako eskularruak eta maskararekin batera. Bigarren poltsa hori gela barruan itxi beharko da, irten aurretik.
Bigarren poltsa errefusa zatikiari dagokion etxeko zabor poltsa orokorrean sartuko da, etxeko gainerako hondakinarekin batera. Gaixoaren hondakinak jaso eta aipatu bezala gorde ondoren, zaintzaileak eskuak xaboiaz garbituko ditu. Azkenik, gaixoaren, zaintzailearen eta etxekoen errefusa biltzen dituen hirugarren poltsa, behar bezala itxita, edukiontzi grisera botako da.
Debagoieneko mankomunitateak Osakidetzaren gomendioak laburbiltzen dituen oharra zabaldu du, Koronabirus gaitza duten edo berrogeialdian daudenen hondakinak egoki jaso eta maneiatu ahal izateko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!