C1 prestatzeko ikastaroa antolatu du euskaltegiak
C1 agiria eskuratzeko prestaketa ikastaroa antolatu du udal euskaltegiak, beste uda batez. 80 orduko ikastaro trinkoa izango da eta ekainaren 24tik uztailaren 19ra, goizetan, 8:30tatik 13:00ra egingo da. Helburua, ikastaroan parte hartzen dutenak HABEko 2. deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da.
Gutxienez 7 laguneko taldea behar da ikastaroak aurrera egin dezan. Atzo bertan ireki zen izen-emate epea eta ekainaren 20ra arte luzatuko da. Ikastaroaren prezioa 124,50 euro da baina langabezian egon eta laguntzarik jasotzen ez dutenek doan izango dute baina laguntza jasotzen dutenek edo ikasleek ere matrikula hobaritua daukate. Argibide gehiagorako, egokiena, Bidebarrieta kalean dagoen udal euskaltegian galdetzea da. Izena ere, bertan eman behar da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!