Brigadarako pioia eta bi pioi-gidari plazetarako azterketa teorikoaren emaitzak argitaratu dira
Asteazken goizean egin ziren azterketetara 18 lagun aurkeztu zitezkeen baina sei ez ziren joan. Gainontzekoek test erako ariketa teorikoa bete zuten eta ordu gutxiren buruan argitaratu ziren behin behineko emaitzak, udaleko web atarian. Gutxienez 10puntu behar ziren proba gainditzeko eta 10ek lortu zuten, pioi plazara aurkeztutako zazpik eta pioi gidaritarako hiruk. Gutxieneko puntuazioa lortu ez zutenak hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira baina amaieran osatuko den lan poltsarako kontutan hartuko dira.
Argitaratu diren behin behineko emaitza hauekiko erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea eman da, otsailaren 7ra arte. Ondoren behin betiko emaitzak jakinaraziko dira. Hurrengo azterketa ariketa praktikoa izango da baina oraindik ez da horietarako egunik zehaztu.
Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan udal plantilan jasota dauden sei plaza oposizio-lehiaketa sistemaz betetzea aurreikusi zuen Udalak eta horietako hiruretarako lehen azterketaldia abiatu da, brigadako pioia eta bi pioi gidari plazei dagokiena.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!